ESPAZIO EROSOAK, PERTSONA BAKOITZAREN BEHARRETARA EGOKITUAK

BAINUGELAK ERABERRITZEA

ZARBERRI ERABERRITZE LANETAN bainua eraberritzeko proiektu bakoitza modu indibidualizatuan eta oso pertsonalean planteatzen dugu, betiere gure bezeroen beharrak kontuan hartuta –funtzionaltasuna, ohiturak eta gustu estetikoa–. Egiten dugun lan bakoitzean bezala, oso garrantzitsua da lortu nahi dugun helburuaren ikuspegi bateratua izatea, kasu bakoitzean bainugelarik egokiena planteatzeko.

ZURE EROSOTASUN ETA ONGIZATERAKO ESPAZIOA PERTSONALIZATU ETA ZAINTZEN DUGU

Gehienetan, bainugela bat eraberritzeak eremua erabat aldatzea ekarriko duen obra bat da. Bainugela da -sukaldearekin batera- gehien berritzen dugun guneetako bat. Izan ere, garbiketa pertsonalerako lekua da, erabilera handikoa, eta, beraz, eraberritzeko lanaren plangintzak ekarri behar du obra azkarra eta inbasio gutxikoa izatea (ahalik eta eragozpen gutxien eraginez).

EGIN BEHARREKO JARDUKETA POSIBLEAK

Jarduera asko egiten ditugu gune honetan:

N

KOMUNONTZIAK ALDATZEA.

N

ALIKATATZEA ETA ZOLATZEA.

N

ITURGINTZAKO INSTALAZIOAK BERRITZEA (HODI ZAHARRAK ERAGINKORRAGOAK DIREN BESTE BATZUEKIN ORDEZTEA).

N

BAINUONTZIAREN ORDEZ DUTXA PLATERA JARTZEA (EGOKIA DA LEKUA IRABAZTEKO EDO ADINEKOENTZAT EDO MUGIKORTASUN URRITUA DUTENENTZAT EGOKITZEKO).

N

GAUZAK GORDETZEKO ALTZARIAK INSTALATZEA.

N

ETA ABAR.

Bainuen erreformetan dugun esperientzia zabalak esku artean dugun enkargu berri bakoitzean inplikatuko garela bermatzen du. ZARBERRI ERABERRITZE LANETAN, emaitza on batek beti eskatzen du proiektu bakoitzari egokitutako eta asko zaindutako prozesu bat.

INFORMAZIO GEHIAGO

ETXEBIZITZEN BARNEALDEA ERABERRITZEA

ZARBERRI ERABERRITZE LANETAN espezialistak gara eraberritze integraletan. Gure bezeroen eskutik lan egitea dugu gustuko. Eraberritze integrala une ezin hobea da etxe baten itxura berriz diseinatzeko eta pertsona bakoitzaren gustura egokitutako giroa sortzeko.

SUKALDEAK ERABERRITZEA

Sukaldeak eraberritzeko proiektuak hiru fasetan garatzen ditugu:

    • Eremuen definizioa eta banaketa.
    • Materialak hautatzea eta jartzea.
    • Gainazalak, altzariak eta etxetresna elektrikoak hautatzea eta jartzea.

ETXE EGOKITUAK

Oztopo arkitektonikorik gabeko espazioak, bainugela egokituak eta antzekoak eraikitzen lan egiten dugu (komunontziak altxatzea, heltzeko barrak jartzea, laguntza hesiak, dutxak zoruaren arrasean, ateak…), pertsona bakoitzaren beharretara egokitutako etxe bat izateak egunerokotasuna errazten duelako, eta autonomia eta bizi kalitatea handitzen.