AMESTEN DUZUN ETXEA SORTZEN DUGU

ETXEBIZITZEN BARNEALDEA ERABERRITZEA

Eraberritze integrala une ezin hobea da etxe baten itxura berriz diseinatzeko eta pertsona bakoitzaren gustura egokitutako giroa sortzeko. ZARBERRI ERABERRITZE LANETAN espezialistak gara eraberritze integraletan. Gure bezeroen eskutik lan egitea dugu gustuko. Ezinbestekotzat jotzen dugu bezeroa bere etxearen itxuraren diseinu berrian inplikatzea, eta beti saiatzen gara pertsona bakoitzak bere gustu eta beharrekin bat datorren etxe bat lor dezan. Gure etxea geu garelako.

ESPAZIOA, AKABERAK ETA ESTETIKA

Kasu bakoitzari irtenbiderik onena aurkitzeko lan egiten dugu, betiere banaketa funtzionalak planteatuz, espazioa ahalik eta gehien aprobetxatuz eta akaberak eta estetika ahalik eta gehien zainduz.

Eraberritzean zehar gure bezeroen erosotasunari eta bizi kalitateari eusteko, beti saiatzen gara emaitza ezin hobeak lortzen, ahalik eta trabarik txikiena egiten saiatuz. Gainera, zerbitzu osoa eskaintzen dugu, planteatzen zaigun edozein eraberritzeren prozesua errazteko. Zerbitzu horrek hasieratik (eraistea) ia inaugurazioaren jaira arte irauten du.

Etxebizitzen barnealdea eraberritzea

ZERBITZU OSOA

N

OBRA TXIKIETARAKO BAIMENAK TRAMITATZEN DITUGU.

N

DAGOZKION LAGUNTZAK TRAMITATZEN DITUGU (ESATERAKO, ETXEBIZITZA EGOKITUETAN).

N

ERABERRITU AURREKO LANAK EGITEN DITUGU (DESMUNTAKETAK ETA ERAISKETAK).

N

OBRA PROIEKTU OSOA GAUZATZEN DUGU: IGELTSEROTZA, PLADURRA, UR ZERBITZUEN INSTALAZIOAK, ELEKTRIZITATEA, AROTZERIA, PINTURA ETA ABAR.

N

ERAITSITAKO MATERIALEN ETA OBRAKO SOBERAKINEN HONDAKINAK KENTZEAZ ETA BAIMENDUTAKO ZENTRO BATERA ERAMATEAZ ARDURATZEN GARA, ONDOREN BIRZIKLATZEKO.

INFORMAZIO GEHIAGO

SUKALDEAK ERABERRITZEA

Sukaldeak eraberritzeko proiektuak hiru fasetan garatzen ditugu:

    • Eremuen definizioa eta banaketa.
    • Materialak hautatzea eta jartzea.
    • Gainazalak, altzariak eta etxetresna elektrikoak hautatzea eta jartzea.

BAINUGELAK ERABERRITZEA

Bainua garbiketa pertsonalerako lekua da, erabilera handikoa, eta, beraz, eraberritzeko lanaren plangintzak ekarri behar du obra azkarra eta inbasio gutxikoa izatea (ahalik eta eragozpen gutxien eraginez).

ETXE EGOKITUAK

Oztopo arkitektonikorik gabeko espazioak, bainugela egokituak eta antzekoak eraikitzen lan egiten dugu (komunontziak altxatzea, heltzeko barrak jartzea, laguntza hesiak, dutxak zoruaren arrasean, ateak…), pertsona bakoitzaren beharretara egokitutako etxe bat izateak egunerokotasuna errazten duelako, eta autonomia eta bizi kalitatea handitzen.