KALITATEA ETA SEGURTASUNA, BERME GUZTIEKIN

LOKALAK ETA PABILOIAK ERABERRITZEA

ZARBERRI ERABERRITZE LANETAN urteak daramatzagu merkataritza lokalen eta industria pabiloien eraberritze handiak eta txikiak egiten. Gune horietako bakoitzak behar jakin batzuk ditu. Kasu bakoitzerako, planteamendu desberdina egiten dugu, betiere eskatutako behar espezifikoetara egokituta eta berme guztiekin.

PABILOI HUTSETAKO INSTALAZIO OSOETATIK, UNEAN UNEKO MANTENTZE ETA KONPONKETETARAINO

Erabat hutsik dagoen lokal edo pabiloi bat aurki dezakegu, era guztietako instalazioak behar dituena (estaldurak, zorua, elektrizitatea, iturgintza, igeltserotza, pintura, etab.), edo, aldiz, dagoeneko egokituta dagoen espazio bat, mantentze edo konponketa lan gutxi batzuk behar dituena. ZARBERRI ERABERRITZE LANETAN, kasu bakoitzerako planteamendu desberdina egiten dugu, betiere eskatutako behar espezifikoetara egokituta eta berme guztiekin.

Horrez gain, eraberritzen edo mantentzen dugun eraikin guztietan kalitate irizpide altuei eustearen alde egiten dugu beti. Kalitatea, indarrean dagoen araudia eta segurtasun baldintza gorenak betetzen direla bermatuta.

Agifes Elkartearen eraberritze integrala

Agifes (Buru Osasun Arazoa duten Pertsonen eta Senideen Gipuzkoako Elkartea) egoitzaren eraberritze integrala, Donostian.

Merkataritza lokal baten eraberritzea, Garberan

Merkataritza lokal baten eraberritze integrala -gizonentzako arropa marka baterako-. Garbera merkataritza gunean, Donostian.

Espezialistak gara hauetan:

      • Eraisketa lanak.
      • Hormak jasotzea.
      • Zutabeak.
      • Trenkadak.
      • Zurezko eta metalezko markoak jartzea.
      • Zarpiatuak.
      • Mortero eta pastaz luzitzea.
      • Hormigoizko zolatak.

Gainera, zerbitzu osoa eskaintzen dugu, lokal komertzialetan edo pabiloi industrialetan planteatzen zaigun edozein eraberritze edo birgaitzeren prozesua errazteko. Zerbitzu horretan sartzen dira:

      • Obra txikietarako baimenak tramitatzen ditugu.
      • Beharrezko laguntzak tramitatzen ditugu.
      • Eraberritu edo birgaitu aurreko lanak egiten ditugu (desmuntaketak eta eraisketak).
      • Obra proiektu osoa gauzatzen dugu: igeltserotza, pladurra, ur zerbitzuen instalazioak, elektrizitatea, arotzeria, pintura, etab.
      • Eraitsitako materialen eta obrako soberakinen hondakinak kentzeaz eta baimendutako zentro batera eramateaz arduratzen gara, ondoren birziklatzeko.

INFORMAZIO GEHIAGO

ERAIKINAK ERABERRITZEA ETA MANTENTZEA

Pertsonekin gertatzen den bezala, urteen poderioz, eraikin guztiek nolabaiteko mantentze eta eraberritze lanak behar dituzte, haien osasuna bermatzeko. ZARBERRI ERABERRITZE LANETAN, arazo bakoitzari aurre egiteaz arduratzen gara, irtenbiderik onena emanez, gure teknikek ibilbide luzean zehar irabazi duten profesionaltasunari esker.

ETXEBIZITZEN BARNEALDEA ERABERRITZEA

ZARBERRI ERABERRITZE LANETAN espezialistak gara eraberritze integraletan. Gure bezeroen eskutik lan egitea dugu gustuko. Eraberritze integrala une ezin hobea da etxe baten itxura berriz diseinatzeko eta pertsona bakoitzaren gustura egokitutako giroa sortzeko.

KONTAKTUA

10 + 5 =

Datuen babesa

REFORMAS ZARBERRI, SLk, tratamenduaren arduraduna den aldetik, jakinarazten dizu zure datuak helburu honekin biltzen direla: enpresaren webgunean dauden harremanetarako inprimakien bidez lortzen diren datu pertsonalak tratatzea, eskatzailearekin harremanetan jartzeko, egindako kontsultei erantzuteko, azterketa komertziala egiteko eta publizitatea bidaltzeko. Tratamenduaren oinarri juridikoa interesdunaren adostasuna da. Zure datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako, legezko betebeharra izan ezean. Edozein pertsonak eskubidea du bere datu pertsonalak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, haien tratamendua mugatzeko, aurka egiteko edo eramangarritasuna eskatzeko, gure bulegoetako helbidera idatziz, edo info@zarberri.es helbidera mezu elektroniko bat bidaliz, erabili nahi duen eskubidea adierazita. DATUEN BABESA atalean informazio gehiago lor dezakezu.