ESPAZIO FUNTZIONALAK, NORTASUNAREKIN
SUKALDEAK ERABERRITZEA
ZARBERRI ERABERRITZE LANETAN sukaldea eraberritzeko proiektu bakoitza planteatzen dugu, banan-banan, betiere gure bezeroen beharrei eta nortasunaren azterketa zehatz bati jarraituz. Pertsona bakoitzak gure gustuak eta eremu honetan gozatzeko eta “lan egiteko” modu bat ditugu. Horregatik, oso garrantzitsua da lortu nahi dugun helburuaren ikuspegi bateratua izatea, gehien identifikatuko gaituen sukaldea planteatzeko.
SUKALDEA ERABERRITZEKO PROIEKTUAK
Faseak
EREMUEN DEFINIZIOA ETA BANAKETA
Eremuen banaketa egoki eta funtzional bat definitzen dugu, lan fluxua erosoa eta praktikoa izan dadin. Une horretan erabaki behar dugu zer nahi dugun: trenkadak bota, bitarteko soluzioak jarri kristalezko tabikeekin, bao irekiak… Zabaltasuna eta argitasuna handitzea da kontua, espazioak uzten duen heinean.
MATERIALAK HAUTATZEA ETA JARTZEA
Behin banaketa erabakita, lanari ekiten diogu, espazioa estaliko duten materialak hautatu eta jarriz, hau da, zoruen eta hormen estaldurak. Material zeramikoak, portzelanazkoak, tarima hidrofugoak eta suaren aurkakoak… Aukera sorta zabala, ahalik eta profesionaltasun eta fintasun handienaz jartzen duguna.
GAINAZALAK, ALTZARIAK ETA ETXETRESNA ELEKTRIKOAK HAUTATZEA ETA JARTZEA
Azkenik, gainak, altzariak eta etxetresna elektrikoak hautatu eta jarriko ditugu. Hamaika aukera, betiere helburutzat hartuta gure bezeroek sortzeko eskatzen digun pertsonalizazioa, funtzionaltasuna eta estetika lortzea.
SUKALDE TXIKIA PROIEKTUA, AMARA AUZOAN, DONOSTIAN
Sukalde proiektua, Gros auzoan, Donostian
INFORMAZIO GEHIAGO
ETXEBIZITZEN BARNEALDEA ERABERRITZEA
ZARBERRI ERABERRITZE LANETAN espezialistak gara eraberritze integraletan. Gure bezeroen eskutik lan egitea dugu gustuko. Eraberritze integrala une ezin hobea da etxe baten itxura berriz diseinatzeko eta pertsona bakoitzaren gustura egokitutako giroa sortzeko.
BAINUGELAK ERABERRITZEA
Bainua garbiketa pertsonalerako lekua da, erabilera handikoa, eta, beraz, eraberritzeko lanaren plangintzak ekarri behar du obra azkarra eta inbasio gutxikoa izatea (ahalik eta eragozpen gutxien eraginez).
ETXE EGOKITUAK
Oztopo arkitektonikorik gabeko espazioak, bainugela egokituak eta antzekoak eraikitzen lan egiten dugu (komunontziak altxatzea, heltzeko barrak jartzea, laguntza hesiak, dutxak zoruaren arrasean, ateak…), pertsona bakoitzaren beharretara egokitutako etxe bat izateak egunerokotasuna errazten duelako, eta autonomia eta bizi kalitatea handitzen.